Aholkularitza

Doan erantzuten ditugu informazio bila elkartearekin harremanetan jartzen diren pertsonen kontsultak.

Heriotza duinarekin eta bizitzaren amaierako prozesuan pertsonok ditugun eskubideekin lotutako kontsultak erantzuten ditugu, doan. Norberak edo hurbileko pertsonek bizitzaren amaierako egoera konplexu eta zailetan aholkularitza ere eskaintzen dugu. Elkarteak esperientzia handia du gai horietan.

Arreta-zerbitzu hau posta elektronikoaren bidez, telefono bidez eta elkartearen arreta-guneetan bertan eskaintzen da. Nolanahi ere, arreta beti konfiantzazko, errespetuzko eta konfidentzialtasunezko giroan ematen da, aurreiritzirik gabe, taburik gabe eta presarik gabe, eta betiere indarrean dagoen legeriaren barruan.

Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko aholkularitza ere eskaintzen dugu.

Ba al dakizu eskubidea duzula idatziz uzteko zure bizitzaren amaieran osasun-arreta nolakoa izatea nahi duzun?

  • Edozein egoeratan egitea gomendatzen dugu, ahal dela gaixotu aurretik.
  • Zer den eta zertarako erabiliko den azaltzen dugu.
  • Jarraibideak ematen ditugu idazteko moduaz, eta erreferentziazko ereduak eskaintzen ditugu.
  • Formalizazioa eta erregistroa nola egin azaltzen dugu.
  • Noiz eta nola aplikatuko den argitzen dugu.
  • Aldaketak egiteko edo bertan behera uzteko urratsak azaltzen ditugu.

Eutanasia Arautzeko Lege Organikoari (LORE) buruzko aholkularitza eskaintzen dugu

Sendaezinak diren gaixotasun batzuek sufrimendu fisiko edo existentzial larria eragiten dute, jasateko eta arintzeko oso zaila dena. Pertsona batzuek, zainketa egokiak izan arren, ez dute egoera horretan bizitzen jarraitu nahi. Gaur egun, heriotza duina izateko laguntza eska daiteke kasu horietan, heriotza naturala gertatu arte itxaron beharrik gabe.

  • Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren (LORE) nondik norakoak azaltzen ditugu, baita hiltzeko laguntza eskatzeko betebeharrak.
  • Laguntza eskatzeko eskaera egiteko jarraibide praktikoak eskaintzen ditugu.
  • Prozesuaren nondik norakoak, ager daitezkeen zailtasunak eta hauek bideratzeko moduak azaltzen ditugu.
  • Dugun informazioa aurkezten zaigun kasu zehatzera egokitzen dugu.

Bestelako egoerak ere kontuan hartzen ditugu

Bizitzaren amaieran bestelako egoera konplexu eta mingarriak ere gertatzen dira, eta zoritxarrez, LOREren egungo esparruan ez dira sartzen. Hala ere, kasu horietan ere, pertsona guztiok baditugu eskubideak, askotan ezezagunak, heriotza naturalera iritsi arteko bizitzaren azken uneak erraztu ditzaketenak.

  • Informazio osoa, egiazkoa eta zintzoa gaixotasunaren pronostikoari eta eskuragarri dauden tratamenduei buruz.
  • Proposatutako proba diagnostikoak eta tratamenduak onartzea edo baztertzea, baita bizitzea horren mende dagoenean ere.
  • Tematze teraupetikoa saihesteko eskubidea, baita alferrikako tratamendu zein probei uko egitekoa ere.
  • Sufrimendua arintzeko zainketa aringarri integralak jasotzeko eskubidea, baita, azken egunetan, sedazioaren bidez ere.

Eskubide hauen inguruko zalantzak argitzen ditugu eta aholkuak ematen ditugu eskubide horiek ondo erabiltzeko.