Helburuak
- Eztabaida eta konpromiso soziala sustatzea norberaren bizitzaren amaieraz erabakitzeko eskubidea gauzatzen aurreratzeko.
- Duintasunez hiltzeko eskubidea eutanasia eta lagundutako suizidioaren bidez gauzatzeko dauden legeak babestea eta lege berriak proposatzea.
- Jada existitzen diren legeen urraketak eta mugak salatzea, Eutanasiaren Lege Organikoa (LORE) eta Aurretiazko Borondateen Dokumentuarena (DVA) esaterako.
- Pertsonen bizialdi amaiera hobetzeko araudi soziosanitarioen garapena babestea (zainketa aringarriak, mendekotasun-legea…).
- Herritarrok bizialdiaren amaieran ditugun eskubideak zabaltzea, eta bete daitezen zaintzea.
Gure ortzi-muga
- Heriotza ona pertsona ororentzat.
- Alderdi politikoekiko independentzia.
- Herritarrok finantziatuta.
- Konprometitutako aktibismoa
- Aholkularitza
Zenbat gara?
+ 500
Euskadin
Zer egiten dugu?
Aholkularitza
Informazioa ematen dugu bizitzaren amaieran ditugun eskubideez eta erabakiez
Presio soziala
Erakundeekin eta beste kolektibo batzuekin lan egiten dugu, bizitzaren amaieran autonomia pertsonala bermatuko duten legeak betetzen eta hobetzen direla ziurtatzeko.
Pedagogia
Heriotzaren inguruko tabua gainditzeko borrokatzen dugu, bizitzaren amaieraren eta heriotza duinaren inguruko hausnarketa sustatuz.
DMD-DHE Euskadi Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarte Federaleko (AFDMD) kidea da beste autonomia-erkidego batzuetako elkarteekin eta Espainiako estatu osoko zenbait talderekin batera.
