Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD)

Agiri horretan adierazten duzu zein zaintza eta tratamendu jaso nahi dituzun, eta zeintzuk ez, baldin eta, zure osasunaren narriadura konponezina tarteko, adierazpen-ahalmena galduko bazenu. DMD-DHEk babesa, aholkularitza eta ereduak eskaintzen dizkizu, doan, dokumentuak zure benetako nahia isla dezan.

Zer da ABD delakoa?

Dokumentu horretan adierazten duzu zein zaintza eta tratamendu jaso nahi dituzun, eta zeintzuk ez, baldin eta, zure osasunaren narriadura konponezina tarteko, adierazpen-ahalmena galduko bazenu.

Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) Pazientearen Autonomiari buruzko 41/2002 Legeak, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzen duten 270/2003 eta 66/2018 Dekretuek eta Pertsonen Eskubideak eta Duintasuna Bermatzeko 11/2016 Legeak arautzen dute.

Zergatik da garrantzitsua?

  1. Norberak erabakitzen du, nork bere balioen arabera; bizitzaren amaieran sufrimendua luza diezazuten saihestu ahalko duzu.
  2. Zure borondatea bete dadila bermatuko duzu, baldin eta ezin baduzu adierazi.
  3. Zama kentzen diezu senide eta pertsona kuttunei, erabaki zailak hartzeko atakan.
  4. Erraztu egiten diezu lana osasun-langileei, argi izango baitute pazientearen borondatea, senideei galdetu beharrik gabe.

Ordezkarien izendapena

Ez da beharrezko ordezkaririk izendatzea; alabaina, DMD-DHEn gomendagarria iruditzen zaigu halakorik izendatzea. Ordezkarien zeregina osasun alorreko langileei jarduera mediku guztiek ABDan jasotako borondatea betetzen dutela exijitzea eta hala egiten dela egiaztatzea da. Gomendagarria da zure borondatearen jakitun diren pertsona gertukoak izendatzea, zeinekin gaiari buruz luze eta zabal mintzatu zaren.

DMD-DHEren proposamena

DMD-DHEk oinarrizko dokumentu bat proposatzen du ABDa egiteko. Aldatu edo egokitu dezakezu zure nahien eta balioen arabera. Beste eredu bat erabiltzea erabakitzen baduzu, Osakidetzarena esaterako, ondo adierazpena barneratzea gomendatzen dugu:

Erabakitzeko egitatezko gaitasuna dudala, askatasunez jardunez eta gogoeta egoki baten ondoren, nire balioak eta lehenespenak kontuan har daitezela eskatzen dut baldin eta nire egoera fisiko eta mentalaren ondorioz nire osasunaren zaintza eta bizitzaren amaierari buruzko erabakiak hartzeko modu iraunkorrean gaitasuna galduko banu:

“Uko egiten diot nire bizitza mantentzen laguntzeko tratamendu, esku-hartze edo prozedura orori: bizi-euskarri teknikak, zain barneko jariakinak, farmakoak (antibiotikoak barne), hidratazio edo elikadura artifiziala (zunda nasogastrikoa edo gastrostomia bidez), taupada-markagailua edo desfibriladorea. Aldibereko gaixotasunik (prozesu interkurrentea) edo adierazpen-ahalmena berreskuratzeko moduko (baina norbaiten mende bizi beharra eragingo lukeena) garun-kalterik izatera.” ahalegin terapeutikoa duintasunez hiltzea ahalbidetuko didan modura egokitzea eskatzen dut.

“Hil arte sedazio aringarri sakon eta jarraitua eragiteko farmako egokiak ematea eskatzen dut, beharrezko dosietan eman ere, hots, nire ordezkariaren ustean egoera horretan, inolako sufrimendu fisiko edo psikikorik izango ez dudala bermatuko duen dosian, baita tratamendu horrek nire bizitza murriztu balezake ere.”

“Narriadura kognitiboagatik edateko eta/edo jateko beste pertsona baten laguntza behar izango banu, nire borondatea da laguntza horri uko egitea; beraz, ez dut nahi beste inork ni elikatu edo hidratatzerik, koilara edo beste ezein tresna.” bitartez; aldiz, narriadura-prozesuan zehar ahuleria eta deshidratazioagatik ager litezkeen sintomen aurrean (aho-lehortasuna, egonezina, asaldura, mina…), bakean hiltzea ahalbidetuko didaten konfort-zaintzak jasotzea nahi dut.

“Legeriak eutanasiaren bidez duintasunez hiltzeko eskubidea arautzen badu, nire ezintasun-egoera ez luzatzea eta azkar eta minik gabe hiltzea nahi dut, xede horretarako indarrean dagoen erregulazioaren arabera.”

“Nire zaintzaren ardura duen profesionalen bat jarraibide hauetako bakarren baten aurrean kontzientzia-eragozle azalduko balitz, hura beste profesional batek ordeztea eskatzen dut, hartara nire borondatea errespetatuko dela bermatuko delarik.”

Nola egiten da?

Erregistroaren lurralde ordezkaritzan

Hitzordua eskatuta

  • Araba: Olagibel kalea 38, Gasteiz. 945 01 71 48 – 945 01 71 50 tel.
  • Bizkaia: Recalde zumarkalea 39, Bilbo. 94 403 15 00 tel.
  • Gipuzkoa: Antso Jakituna 35, Donostia 943 02 30 06 tel.

Zure Osasun Zentroan

ABDa egiteko hitzordua eskatuta.

Hiru lekukoren aurrean

Adinez nagusiak. Ezingo dituzu lehen edo bigarren mailako senide izan, ezta ezkontide, izatezko bikotekide edo elkartze libreko kide ere, eta ezingo dute ondare-harremanik izan zurekin. Honela eginez gero, zu zeu arduratu beharko zara ABD Aurretiazko Borondateen Erregistrora bidaltzeaz, Osakidetzaren jarraibideei jarraiki.

Notarioaren aurrean

Aukera hau ez da doakoa

Zure ABD Aurretiazko Borondateen Erregistroan jasota geratuko da, eta zure historia klinikoan agertuko da. Zure medikuak kontsultatzeko moduan egongo da.

Egiteko laguntza behar duzu?

DMD-DHEk babesa, aholkularitza eta ereduak eskaintzen ditu, doan, zure ABDak zure nahiak eta konbikzioak isla ditzan.

Baliabideen biltegia

Intereseko estekak

Galderak eta erantzunak

Dokumentu pertsonal bat da, non idatziz adierazten dituzun zure bizi-helburuak eta balio pertsonalak, zer tratamendu baztertzen dituzun eta zer tratamendu nahi dituzun, zure egoera medikoa atzeraezina denean eta zure borondatea komunikatzeko gaitasuna edo kontzientzia galdu duzunean. 

Gainera, dokumentu baliagarria da eutanasia bidez hiltzeko laguntza eskatzeko, legean jasotako egoeretan. Garrantzitsua da hori kontuan hartzea; izan ere, eutanasia jaso nahi duenak bakarrik eska dezake eutanasia, bai pertsonalki —horretarako gaitasuna badu—, bai dokumentu honen bidez (ABD), baldin eta bere osasunari buruzko erabakiak hartzeko egitatezko gaitasunik ez badu.

Zure balioen arabera erabakitzen duzulako; zure borondatea adierazi ezin duzunean betetzen dela ziurtatzen duzulako; zure senideei eta ahaideei erabakiak hartzen laguntzen diezulako; eta osasun-taldeari bere zeregina errazten diozulako, pazientearen borondatea argi baitu.

Ez dago nahitaezko inprimakirik. Dokumentua pertsonala eta librea da, baina badira zenbait eredu orientagarri. DHEk bi eredu eskaintzen ditu: Elkarte Federalarena eta Euskadin egindakoa, non gure ustez garrantzitsuak diren puntuak jasota geratzen baitira. Osakidetzarena ere kontsulta daiteke, edo Bizkaiko Medikuen Elkargoarena. 

Nahiago baduzu, beti izango duzu aukera desberdin eta pertsonal bat egiteko eta/edo gehien identifikatzen zaren puntuak biltzeko 

Nolanahi ere, ABDaren mugak ezagutu behar dira: ez da legearen aurkako, jardunbide kliniko egokiaren aurkako edo dokumentuan aurreikusten ez diren kasuetako jarraibiderik aplikatuko.

Aipatzen ditugun ereduak elkarren antzekoak dira, baina badira DHEren eredu propioak gainerakoetatik bereizten dituzten kontuak. DHEren ereduetan:

  • Saiatzen gara aurreikusten zer arazo eta eragozpen sor daitezkeen ordezkari izendatutako pertsonak ABDa aktibatzen duenean eta eskatzen duenean eutanasia egin diezaioten, ABDan jasotakoarekin bat etorriz
  • Eutanasia eskatzeko aukera planteatzen dugu, beste eredu batzuek normalean ezartzen dutena baino dementzia-maila txikiagoa dagoenean. Horrek ez du esan nahi beti onartuko denik eutanasia eskatzea dementzia-prozesu goiztiarretan, baina, gutxienez, pertsonaren borondatea islatzen da.
  • Argi eta garbi adierazten dugu bizitza fisiko hutsari ez eusteko nahia.

Legeak ez du behartzen ordezkaria izendatzera, baina oso komenigarria da gutxienez pertsona bat aukeratzea, osasun-taldearekin solaskide gisa jardun dezan, zure borondatea zein den adierazi dezan, dokumentua interpretatzen lagun dezan eta zuk ezin duzunean zure borondatea errespetaraz dezan. 

Ordezkariek ordezkari izateko onarpena sinatu beharko dute, dagokien dokumentuaren zatian. Horregatik, garrantzitsua da aldez aurretik zure ABDaren edukiaz hitz egitea zure ordezkariekin, eta haren kopia bat ematea.

Zure konfiantzazko edozein pertsona izenda dezakezu zure ordezkari. Pertsona horrek ondo ezagutu behar du dokumentua, eta konpromisoa hartu behar du errespetatzeko eta defendatzeko.

Ez. Ordezkariak ezin du zuretzako eutanasia eskatu. ABDan hala adierazi bazenuen, eutanasia jasotzeko duzun nahia betearaztea da haren zeregina, eta, zu horretarako gai ez zarenean, medikuei jakinaraztea.

Zure ABDa egindakoan, zure ordezkariak hitz egingo du zure izenean dokumentuan jasotakoari buruz. 

ABDrik ez dagoenean, ahaideek ordezkatuko zaituzte, eta haiei galdetu behar zaie osasun-langileek eskaintzen dizkizuten osasun-zainketei eta zainketa aringarriei buruz. Osasun-eskubideei buruzko galderetan aurki dezakezu gai honi buruzko informazio gehiago.

Ez da beharrezkoa, baina bai oso komenigarria, medikuek zure ABDan egiazta dezaten zein izango litzatekeen zure borondatea zure egoerarako adierazitako tratamenduei dagokienez.

Hainbat modutan formaliza daiteke ABDa: 

Aurretiazko Borondateen Erregistroko arduradunaren aurrean, Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzan hitzordua eskatu ondoren: 

  • Araba: Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 017 148 / 945 017 150
  • Bizkaia: Bizkaia: Recalde zumarkalea 39. Bilbo Tel.: 944 031 500 
  • Gipuzkoa: Antso Jakitunaren hiribidea 35. Donostia. Tel.: 943 023 006
  • Zure osasun-zentroko osasun-langile gaituen aurrean. Horretarako, aldez aurretik harremanetan jarri behar duzu, osasun-zentro guztiek ez baitute gaitutako langilerik ABDak formalizatzen laguntzeko.
  • Sare publikoko ospitale batean larri dauden eta ABDrik ez duten pertsonek ospitale berean formalizatzea eska dezakete, gaitutako langileekin.
  • Notariotza batean. Aukera hau ez da doakoa.
  • Zure kontura ere formaliza dezakezu. Kasu horretan, hiru lekuko beharko dituzu formalizatzeko, eta egindako dokumentua erregistratu nahi baduzu, Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistrora bidali beharko duzu.

Zeure kabuz egin duzunean, ABDa baliozkoa izan dadin, norbaitek baieztatu behar du une horretan gai zarela dokumentu hori egiteko, eta askatasunez egiten duzula, inork behartu gabe.

Adinez nagusi izan behar dute, eta ez dute izan behar inolako ondare-harremanik, ez ezkontzarik, ez elkartze librerik edo izatezko bikoterik, ez eta bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere.

Nahitaez ez, baina oso gomendagarria da Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroan erregistratzea. Erregistro horretan zure ABDa inskribatzen baduzu, haren egiazkotasunaren bermea egongo da, eta, gainera, automatikoki sartuko da zure historia klinikoan eta Osakidetzako zure osasun-karpetan, eta osasun-langileei eskura edukitzeko aukera emango zaie, hala badagokio. Gainera, Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionalera bidaliko da, eta han artxibatuko dira Estatuko ABD guztiak. 

Hala ere, gomendatzen dizugu dokumentuaren fotokopiak egitea eta aurkitzeko moduko toki batean uztea edo zure inguru hurbilean banatzea, unea iristen denean zure ordezkariek edo ahaideek zuri laguntzen ari zaizkizun osasun-langileei erakusteko aukera izan dezaten.

Aun así, recomendamos que hagas fotocopias del documento y las dejes en un sitio  localizable o las repartas entre tu entorno más cercano, para que cuando llegue el  momento, tus representantes o personas allegadas puedan enseñárselo al personal  sanitario que te esté atendiendo.

Lehen mailako arretako medikuari galde diezaiokezu. Online ere kontsulta dezakezu, Osakidetzako zure “Osasun-karpetan”, menu-barran, “Datuak” atalean, goian eskuinean.

Dokumentua erregistratzeko hainbat modu daude. 

  • Erregistroan, osasun-zentro batean edo notariotza batean formalizatu baduzu, ez duzu ezer egin behar, haiek arduratzen baitira erregistrora bidaltzeaz, formalizatzeko.
  • Zeure kabuz hiru lekukoren aurrean formalizatu baduzu, honela erregistra dezakezu:
    • Osasun Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzako Erregistroan edo Administrazio Publikoko beste erregistro batean; hartu-agiria emango dizute.
    • Elektronikoki.
    • Posta ziurtatuz, helbide honetara: Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa, Osasun Saila, Donostia kalea 1 (Vitoria-Gasteiz, 01010).

Ondoren, Erregistroaren berrespena iritsiko zaizu etxera, posta arruntez. Une horretan, zure historia klinikoan eta zure osasun-karpetan sartuko da.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzu:

Zuk, edo zure ordezkariak, zure ABDaren kopia bat izango duzue, eta artatzen zaituzten medikuei aurkeztu ahal izango diezue. Halaber, Erregistroarekin zuzenean harremanetan jar zaitezkete, zure ABDa erregistratzeko prozesua azkartu dezaten.

Bai, balio du, baina ez da zure historia klinikoan agertuko. Gainera, zure ABDa erregistratzen ez baduzu, zure borondatea ezagutzeko erabili behar den unean, zure ordezkariak edo ahaideek medikuei eman beharko diete, eta agian haien egiazkotasuna frogatu beharko dute. Dena errazagoa da ABDa dagoeneko erregistratuta badago.

ABDaren kopia bat eman behar diozu lehen mailako arretako medikuari, eta beste bat aseguru-etxeari, zure historia klinikoan sar dezaten.

Zentro publiko batean artatzen bazaituzte, medikuek ikusiko dute ABD bat duzula, baina haren edukia Aurretiazko Jarraibideen Erregistro Nazionalean kontsultatu ahal izango dute.

Zentro pribatu batean artatzen bazaituzte, ABDa aurkeztu beharko duzue zuk zeuk edo zure ordezkariak. 

Edonola ere, ez da alferrikakoa izango norbaitek dokumentua paperean ematea medikuei, dela sare publikokoa, dela pribatukoa.

Bai. Libreki egiteko gaitasuna baduzu, ABDaren zati bat edo batzuk alda ditzakezu, baita aurrekoa ezeztatu eta berri bat aurkeztu ere. 

Behar adina aldiz egin dezakezu. Egiten duzun azkenak balioko du. Eusko Jaurlaritzaren orrian azaltzen dizute nola egin..

Ez da ezinbestekoa, baina zure ABDa 2021a baino lehen egin bazen, aldatzea gomendatzen dizugu, eguneratzeko eta eutanasia bidez hiltzeko laguntzari buruz hartzen dituzun erabakiak sartzeko. Laguntza hori legezkoa da 2021etik. 

Kontuan izan, ABDan eutanasia esplizituki jasota ez badago, erabakimena galtzen baduzu, ez zure ordezkariak ez beste inork ezin duela zure ordez egin; beraz, eskubide hori ezin izango da aplikatu.

Ez dira gauza bera eta ez dute balio bera. 

Aurretiazko borondateen dokumentua (ABD) dokumentu pertsonala da, legezko balioa duena, eta pertsona batek jaso nahi duen osasun-arretari buruz dituen balioak eta nahiak jasotzen ditu, bere osasunari eta bizitzaren amaierari buruzko erabakimena galtzeko aukera badago. Dokumentu horrek legezko balioa du, eta osasun-langileek nahitaez bete behar dute. Horrez gain, ordezkari izendatu den pertsonaren esku dago. Edukiari dagokionez, berme guztiak eskaintzen dituen dokumentua da. ABDa erregistratu bada, historia klinikoan eta osasun-karpetan agertuko da. Erregistratu ez bada, ordezkariak osasun-langileen aurrean baliaraz dezake. 

Arretaren Plangintza Partekatua, erabakiak aurrez planifikatzea ere esaten zaiona, pazientearen eta normalean artatzen duten asistentzia-profesionalen arteko komunikazio- eta hausnartze-prozesua da, eta patologia jakin bat (edo batzuk) diagnostikatuta dauzkan pertsona batek jaso nahi duen osasun-arreta planifikatzea du helburu, bere erabakimena galduko duelakoan. Osasun Karpetan ere ez da agertzen. Historia klinikoan agertzen da, osasun-langileen eskura bakarrik. Bere garaian esandakoa edo planifikatutakoa, beraz, osasun-langileen esku geratzen da, eta pazientearen ahaideen edo ordezkarien kontroletik edo interpretaziotik kanpo. 

ABDa eta Arretaren Plangintza Partekatua ez dira baztertzaileak , elkar baztertzaileak eta, nolanahi ere, beti komeni da ABDa eginda edukitzea.

Bai, beharrezkoa da. ABDa ezinbestekoa da eutanasia bidez hil nahi bada eta erabaki hori hartzeko egitatezko gaitasuna galdu bada. Gainera, gatazkak konpon ditzake osasun-langileekin, haien betebeharra bizitza kosta ahala kosta luzatzea dela uste dutenekin, edo gu hiltzen uzteari uko egiten dioten ahaideekin.

ABDak guztiz baliozkoa izaten jarraituko du, eta, beraz, aurretiazko borondateen dokumentuan zuk aurreikusitako egoera iritsita, bere garaian ordezkari izendatutako pertsonak aktibatuko ditu zure izenean zure ABDko xedapen guztiak.